Bihar, zapatua, udal pilotalekuan egingo den Gabonetako kontzerturako azken sarrerak bihar bertan jarriko dituzte salgai frontoiko leihatilan. 894 sarrera jarri ziren salgai eta horietatik 724 saldu dira dagoeneko; azken orduko datua konfirmatzeko, deitu Udaleko Kultura Zerbitzura egubakoitzean.