Bergarako Musika Eskolak azaroan arrakasta handiz estreinatu zuen musikala eskainiko du Goiena telebistak. Bi egunetan 1.800 lagun inguru joan ziren Bergarako Udal Pilotalekura ikuskizunaz gozatzera. Gabon hauetan musikala etxetik ikusi ahalko da Goiena telebistan; abenduaren 24an 17:30ean edo 23:00etan eta abenduaren 25ean 10:00etan, 16:00etan edo 20:00etan.