30 taldek dihardute hiruko saskibaloi txapelketa jokatzen

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko abenduaren 27a

Bergara Kirol Elkarteak antolatuta hiruko saskibaloi txapelketa jokatzen dabiltza gaur Udal Pilotalekuan. Eskola arteko txapelketa da; eta, guztira 30 taldek eman dute izena. Benjamin, alebin eta infantil mailatan banatuta dabiltza jokatzen txapelketa. Finala iluntzeko 19:45ean izango da. Aurten, SOS arrazakeria elkartearekin dihardu Bergara Kirol Elkarteak elkarlanean, gaztetxoek arazoaren inguruan kontzientzia har dezaten.

Osorik irakurri