Gazte mailako XXVIII. Gabonetako Txapelketako finala jokatu zuten atzo Agorrosin futbol zelaian, eta donostiarrek argi utzi zuten aretxabaletarrak baino maila hobea dutela, markagailuan alde nabarmenarekin nagusituz. Txapelketak "erantzun ona" izan du beste behin, antolatzaileen esanetan, eta eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten talde guztiei.