Bergarako Udala 2018ko egutegia kaleko etxeetara banatzen aritu da, eta gaur bukatzekotan da banaketa. Egutegiak, kasurik gehienetan, buzoietan laga dituzte eta beste batzuetan, atarian, pilatxoan. Etxebizitza bakoitzerako bana utzi da, baina edozein arrazoirengatik egutegi gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek, Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte bihartik –abenduak 29– aurrera.