Familiendako aterpe aproposa bilakatu da egunotan Bergarako Seminarixoa. Kanpoan euria nagusi eta areto barruan atzo, musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen Do, re, ni family izeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten 3 eta 12 urte arteko ume eta gurasoek. Kantuak eta koreografiak ikasi ondoren, oholtzara igo eta benetako artista izatera jolasteko aukera izan zuten.