80 urtetik gorako pertsonekin eta 65 urtetik gorako pertsonek lagunduta bizi direnekin suteak ekiditeko garatu duen programaren barruan, nagusien premiak zeintzuk diren jakiteko azterketa egin dute Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Programan parte hartzea erabaki dutenei galdetu zitzaien bestelako ze behar duten, eta %79,5ak erantzun zuen behar guztiak asebeteta dituztela.