Bi bergararrek osatutako Eyharts proiektuak abenduaren 22an eskaini zuen lehen zuzenekoa, kartzela zaharrean, Bergarako Elektronika Topaketara begira antolatutako BetFest jaialdiaren barruan. 100 bat ikusle elkartu ziren Eyharts-en kontzertuan eta 200 bat lagun gau osoan zehar.