2.603 langaberekin amaitu zen 2017a eskualdean, %8,56ko tasa. 2016 amaieratik puntu eta erdi jaitsi da ia, %9,90 zen orduan. 2017ko abenduko eta azaroko datuak alderatuta, berriz, langabeziak gora egin du Debagoienean. 44 langabe gehiago zeuden abenduan azaroan baino; %8,42 azaroan, %8,56 abenduan.