Bihar, urtarrilak 5, errege magoek Mizipirualde egoitzan egingo dute Bergaran –Herribusean joango dira lehen aldiz– egingo duten lehen geldialdia (17:00), eta desfilea 19:00etan hasiko da udal biltegitik. Aurten 95 gaztek hartuko dute parte eta antortxeroek edo suzi eramaileek Bedelkarreko saltokiek egindako arropa berria estreinatuko dute.