Autobusak lazo beltzarekin eta aurpegi ilunak gaur, Debagoienean. Atzo gauean Aretxabaletako saihesbidean izandako zirkulazio istripuak eragindako bi lagunen heriotzak samina eragin du, eta herritar askoren ahotan izan da. Foru Aldundiko Mugikortasuneko diputatu Marisol Garmendiak ere doluminak eta elkartasuna adierazi gura izan dizkie bi biktimen familiei eta gertukoei.