Meltxor, Gaspar eta Baltasar gurean izango dira. Gauean etxez etxe opariak banatu aurretik, bailarako hainbat herrietan desfilea egin dute. Errege magoek gazte zein nagusien babesa izan dute, eta eguraldiari kasurik egin gabe jendea kalera irten da. Maiestateek, nola ez, goxokiekin eskertu dute debagoiendarrek egindako ongietorri beroa. Magia, fantasia eta ilusioa izan ziren bart arratsaldeko protagonista nagusiak.