Arauzko denbora beteta zela egin diote ihes Bergarari bi puntuk. Partidu ordua baino lehentxoagora arte ez da jakin jokatu egingo zela, goizean oraindik elurra zegoelako Agorrosinen. Azkenean bai, eta aukera gutxiko neurketan etxekoak aurreratu dira, Martinen golarekin, baina ez da nahikoa izan.