Ariznoa plazako zoladura aldatzeko lanak martxan

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko urtarrilaren 10a

Azken egunotan, Bergarako Ariznoa plazako –epaitegiaren aurrean– zoladura aldatzeko lanetan ari dira Udaleko langileak. Espaloiko hainbat lauza apurtuta zeudenez horiek aldatzen ari dira eta, bide batez, zoladura aldatzen ere dihardute. Era berean, zintarri batzuk ere altxatzen dabiltza. Asmoa da urtarrilaren 20rako lanak amaitzea.

Osorik irakurri