"Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz", Iberdrolak iragarri du bihar, urtarrilak 16, argiteria publikoan argi mozketak egingo dituztela. Aurreikuspena da mozketa horiek goizean zein arratsaldean izatea, gunearen arabera. Goizeko mozketak 09:00etan hasi eta 09:30ean amaituko dira; arratsaldekoak, berriz, 15:30etik 16:00etara izango dira.