Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua Harira saioan izan da bart, eta bertan onartu du markaren afera dela-eta une larrian dela Edesa Industrialen gaia. Fagor markarena aipatu zuen sailburuak, eta Arrasateko kooperatibari marka berreskuratzeko egindako eskaria onartuko baliote eta balizko inbertitzaile berri baten esku uzteko gertu ez balego, langileentzako irtenbidea asko konplikatuko litzatekeela zioen.