Jon Braun haurrendako txotxongilo ikuskizuna eskainiko dute Anitas Maravillas eta Portal 71 konpainiek Seminarixoan. Zapatuan izango da, 18:00etan, 4 euroren truke. 50 minutu iraungo du ikuskizunak. Hain zuzen ere, Manolo Urbietaren Jon Braun, indio txiki bat zen abestia oinarri hartuta sortutako ikuskizuna da.