Atzo, egubakoitza, Euskal Ligako bi pilota partidu izan ziren Bergarako frontoian. 19:30ean hasita, Olaburu Añorga (10-22) eta Upu Mendi Orozko Olgeta (4-22). "Lehen partiduan, Añorga izan zen jaun eta jabe, eta eskuin eskua minduta zuela ematen zuen arren, diferentziaz irabazi zuen Añorgak. Bigarren partiduan, berriz, Orozkoko aurrelaria oso fin aritu zen, eta aurkariek ez zuten ezer egiterik izan", adierazi du Reyes Azkoitia, Bergarako Bergarako pilota saileko arduradunak.