Derbi beroa jokatu dute Antzuolak eta Bergarak (2-0)

Erabiltzailearen aurpegia bergara

Erregional preferentean derbia izan da gaur, Antzuola eta Bergararen artean, Eztalan. 2-0 garaitu du etxeko taldeak, lehen ordu laurdenean Ander Aranak sartutako bi golei esker. Lehena, Oxelek egindako pasearen ostean sartu du, eta bigarrena, berriz, penaltiz. Hala ere, partidu borrokatua izan da eta Bergarako hiru jokalari kaleratuak izan dira –Soto, Larrañaga eta Lazkano–, eta Antzuolako –Jon Fernandez–.

Osorik irakurri