Egubakoitzean egin zuten Bergarako kultur agertoki berriaren inaugurazio ofiziala. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, Bergarako eta bailarako gainerako herrietako udal ordezkariek, eta Bergarako kultur, kirol, gizarte, hezkuntza, enpresa eta ekonomia arloko herri ordezkariek hartu zuten parte ekitaldian.