Emakume Master Cup txapelketa hasiko dute gaur, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, 20:00etan. Zortzi bikote lehiatuko dira gorengo mailan, bi taldetan banatuta; pilotari horien artean dago Bergaran bizi den Arrate Bergara (Tutera, 2001). Tuteran batxilergoa euskaraz egiteko aukerarik ez duenez, euskarazko ikasketen aldeko apustua eginda etorri da Bergarara bizi izatera.