Endika Ibaibarriagak brontzezko domina irabazi du Azpeitian jokatutako Gipuzkoako igeriketa txapelketan. 400 metro estiloko proba egin zuen Ibaibarriagak. Bergarako bederatzi igerilari joan ziren, eta entrenatzailea "pozik" dago neska-mutikoek egindako lanarekin.