Bergarako Osintxu auzoko Julian eta Martin Ezenarro duela zortzi urte lurrak erosten hasi ziren pixkanaka, bereziki Soraluzen. Pinudiak garbitu eta larre bihurtzen dihardute ordutik eta dagoeneko 28 hektarearen –28 futbol zelai– jabe egin dira. Diotenez, pinudi "ilunak" larre "garbi" bihurtuta ikustearen "gozamena" jasotzen dute trukean. "Gozamena da guretzat; pastilletan izugarri aurrezten dugu", diote.