Zapatu honetan, Gasteizko Europa Biltzar etxean, First Lego League-ren EAEko kanporaketa jokatuko da, eta Debagoienetik izango da errepresentazioa. Arizmenditik; Almen ikastolatik bi talde joango dira, eta beste bi Gaztelupetik. Bergarako Mariaren lagundia ikastolatik, aldiz, hiru talde izango dira aurten, txapelketan.