Ai amatxo 3.0 ikuskizuna eskainiko dute gaur, Munizipalean, 22:30ean. Bergarako Musika banda, Orkestra, Aritzeta abesbatza eta beste hainbat herritar igoko dira agertokira. Gaurko prestatu duten ikuskizunak umore ukitua izango du. Gainera, Javi Burgosek eta Manu Diazek zuzendari lanak utziko dituzte –Alfredo Gonzalez Chirlaquek beste urtebete egingo du–; belaunaldi aldaketa izango da, hortaz.