Euren mozorroak erakutsi dituzte Mariaren Lagundiko neska-mutikoek

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko otsailaren 9a

Mariaren Lagundia ikastolan ere ez dute hutsik egin Aratusteek. Gaur arratsaldean –egubakoitza– zuten hitzordua; euren mozorroak erakutsi dizkiete bertaraturikoei. Eta ez nolanahi: dantza ezberdinak egin dituzte. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izan dira hitzorduko protagonista. Eta euren egin dituzte ipuinetako pertsonaiak. Tartean ziren sagutxoak eta Amelingo Txistularia; Robin Hood; otsoak eta Txanogorritxu; eta ipotxak zein Edurne Zuri. Herriko kaleetan egin gura zuten ekintza, baina ikastolara lekualdatu beharra izan dute, eguraldi kaskarragatik.

Osorik irakurri