Aratusteetako kontzertuaren 30. aldian, talde suediarraren abestietan oinarritutako Ai Amatxo 3.0 ikuskizuna eskaini zuten. Lepo bete zen Udal Pilotalekua eta orain arte kontzertuaren zuzendaritza eroan duten Alfredo Gonzalez Chirlaquek, Manu Diazek eta Javi Burgosek omenaldi beroa jaso zuten ikuskizunaren bukaeran.