Sopelan sprint erako duatloia jokatu zuten atzo, zapatua; Euskadiko txapelketa ere bazen, eta bailarako ordezkariek lan "oso ona" egin zuten. Miren Josune Bikuña oñatiarrak eta Juan Martin Elexpuru bergararrak beteranoen mailan lortu zuten txapela; Ainhize Barrainkua aretxabaletarrak, aldiz, 23 urtez azpikoetan.