Asteburuan egin dituzte 257 neska-mutikok Kantari karaoke ikuskizunerako azken entseguak. 58 taldetan banatuta, prest dute zozketa bidez prestatzea egokitu zaien kantua eta dantza. Antzuola, Elgeta eta Bergarako gaztetxoak izango dira Seminarixoa aretoan grabatuko diren 10 telebista saioetan.