Bergarako enpresa baten sua piztu da, eta bi langile Arrasateko ospitalera eraman dituzte

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko otsailaren 22a

San Juan auzoan dagoen Jean Y Chaumont Bergara S.L. enpresan piztu da sua, Elgetara bidean ezkerraldean geratzen den eraikinean. Makina bat konpontzen ari zirela, honek sua hartu du, eta su-itzalgailu batekin itzaltzea lortu dute. Su-itzalgailuaren hautsa arnasteagatik eraman dituzte bi langileak Debagoieneko Ospitalera. Suak ez du kalte material larririk eragin.

Osorik irakurri