Aste bukaera zaratatsua izango dute oraingoa gaztetxean. Txapa Irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaioko kideek antolatuta, Tapoi Fest jaialdia egingo dute gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua, kartzela zaharrean. Hardcore musika gustuko dutenendako prestatutako jaialdia izango da. Euskal Herriko eta baita kanpotik etorritako musika taldeen emanaldiak izango dira.