Txistulari Bandari babesa erakusteagatik eskerrak emanez, Jose Migel Laskurain bandako zuzendari berriak Bergarako agurra sortu du. Domekan estreinatuko dute, Udalari eta herriari eskerrak emanez, 13:00etan, udaletxean. Oinarrian txistu bakarrarekin interpretatzeko pieza den arren, bandarekin ere jotzeko modukoa da.