Erorikoak izan ohi dira 65 urtetik gorako pertsonengan lesio eragile nagusiak, eta arazo hori prebenitzen laguntzeko tailerra antolatu dute Bergarako Udalak eta Osakidetzak bigarren aldiz; martxoaren 13an eta 15ean izango dira eta interesatuek lehenbailehen eman beharko dute izena Agorrosinen (943 77 70 95) edo Osasun-zentroan (943 03 54 00).