Gaur, otsailaren 28an, hasiko du bere ibilbidea euskarazko film laburren zirkuituak, Laburbirak. Bergaran izango da lehenengo emanaldietako bat, baina Arrasaten eta Oñatin ere egingo ditu geldialdiak. Laburbiraren antolatzaile den Euskaltzaleen Topaguneko Leire Lardizabalek eman ditu aurtengoaren azalpenak.