Martxoaren 17an aurkeztuko du –Bergarako udaletxean, 12:30ean– Miguel Angel Elkoroberezibarrek Pol-Pol Mendizale Taldearen gaineko liburua: Pol-Pol M.T. Bergarako historia sozial bat. 1942-2017. Egileak aurreratu duenez, testigantza ugari eta garai ezberdinetako argazkiak bilduz, mendizale taldearen 75 urteko historiari errepasoa egiten dio liburuak, hamarkada bakoitzeko ekimen nagusiak azpimarratuz.