Bergarako hainbat erretiratu kalera irten dira gaur ere Espainiako Gobernuak pentsioen bueltan proposatutako "igoera lotsagarria" salatzeko. %0,25eko igoera "adar-jotze bat" dela iritzita, erretiratuek igoera KPIren araberakoa izatea eskatzen dute nagusiki. Hilero elkarretaratze bat egiteko asmoa agertu dute.