Andoni Egaña bertsolaria, Belen Ibarrola artista, Ainhoa Garmendia sopranoa eta Pello Ramirez, Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikariaK Artxipielagoa ikuskizunarekin etorriko dira Bergarako pilotalekura apirilaren 21ean. Ikuskizunak musika eta bertsolaritza, narrazioa, abestia eta bideo-proiekzioak uztartzen ditu; osagai horiek lirateke artxipielagoa osatzen duten irlak.