Gurpil aulkiko slalom proban hamaika kirolari lehiatu dira

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko martxoaren 10a

Gurpil aulkiko slalom probak egin dituzte Labegaraietan. 11 kirolari izan dira han; bi Kantabriatik etorritakoak eta gainerakoak gipuzkoarrak. Bailarakoei begira jarrita, Aritz Bikuña bergararrak proban parte hartu du baina ez du zorterik izan. Oztopo bat gaizki gainditu du Bikuñak eta horregatik kanporatu egin dute. Gaurko probak balio izan du Estatu mailako txapelketarako denborak egiteko. Antolatzaileek azaldu dute egunerokotasunean izaten dituzten oztopoak simulatzen dituztela probetan; batez ere birak lantzen dituzte. Martxoaren 24an Euskal Herriko txapelketa izango dute Oiartzunen eta maiatzaren 5ean Gipuzkoako txapelketa –zehaztu barik dago lekua–.

Osorik irakurri