201,9 kilometroko giza katea egingo da ekainaren 10ean, Gure Esku Dagok antolatuta. Donostian hasi eta Bilbo eta Gasteiz batuko ditu. 100.000 lagun beharko dira giza kate hori osatzeko eta duela lau urte bezala, eskutik helduta egongo dira herritarrak. Bergarari dagokionez, bi kilometro bete beharko dituzte, Maltzagatik Eibarrera bidean dauden bi kilometro eta horietako bakoitzeko 500 pertsona beharko dira, guztira, beraz, 1.000 pertsona.