Martxoaren 24rako Txapa Irratiak eta Xaxau jai herrikoien konpartsak antolatutako herri bazkarirako txartelak eguenean, martxoak 15, jarriko dira salgai, Irala kalean, 19:30etik aurrera. 12 eurotan salduko dira txartelak eta pertsona bakoitzeko gehienez lau txartel erosteko aukera egongo da. Bazkaria frontoian izango da.