Bergarako gaztetxeko Dynamo Zineklubaren eskutik, "Euskal Herriko zinemarik txikiena" egokituko dute Kartzela Zaharreko ziegetako baten. "Zineklubean jende asko elkartzen ez ginenez, erabaki genuen leku finko bat egokitzea film bat dagoen bakoitzean dena muntatzen eta desmuntatzen ibili beharrean", adierazi du Ugutz Basaurik. 2005eko martxoan itxi zen Novedades zinema areto zaharretik hartu dituzte butakak.