Deba ibaiaren gaineko zubia indartzeko lanek eraginda, martxoaren 15etik 16rako gauean itxita egongo da Elorregiko biribilgunearen eta Bergarako Hegoaldeko sarrerakoaren arteko bide zatia –GI-627 errepidea–. 22:00etan itxiko dute, eta hala mantenduko dute hurrengo eguneko 6:00rak iritsi bitartean. Horrenbestez, autobidea erabili beharko dute bide zati hori erabili behar zutenek. Hori bai, zubia zeharkatu barik inguru horretara joan behar duenak izango du horretarako aukerarik.