Arrasateko Arkada Social taldeak keinu ederra izan du minbiziaren aurkako borroka irabazi duen Xabi Azkargorta gazte bergararrarekin. Azkargorta talde arrasatearraren jarraitzailea dela jakinda, haren lagun batek ezusteko ederra prestatu zion; Azkargortari azken diskoa eta kamisetak oparitzeaz gain, mezu ederra zabaldu du sare sozialetan boskote arrasatearrak: "Gaurtik aurrera gu Xabi zaleak izango gara".