08:10ean auto bat irauli da Bergaran, AP-1 errepideko 133. puntu kilometrikoan, Eibarrera noranzkoan. Istripua izan duen autoa amildegi batetik erori dela jakinarazi du Ertzaintzak, eta errepidean ez dagoen arren, eskuineko errailak itxita jarraitzen du. Garabia autoaren bila joateko zain daude une honetan (09:50). Zauritu bat izan da istripuan eta Arrasateko ospitalera eraman dute.