Domekan (10:00) amateur mailako txirrindularitzak denboraldiko zita garrantzitsuetako bat izango du: Lokatzak antolatzen duen Gorlako Igoera. Eta aurtengoa iazkoa baino lasterketa gogorragoa izango da –kilometro kopuruan bai behintzat– 125 kilometro beharrean, ziklistek, 140 kilometro egingo dituztelako.