Nibologian aditua da Jon Apodaka, elur-jausietan doktoretza egiten ari da Andorran eta ondo ezagutzen du Vall d'Aran ingurua, bertan ibili izan baita ikerketak egiten. Telefonoz egindako elkarrizketan Goienari azaldu dio besteak beste, Unai Perez de Arenaza mendizale bergararrak atzo izandako istripuaren nondik-norakoak, elur-jausiak zergatik sortzen diren edota zer egin behar den horrelako egoeretan.