Gipuzkoako Futbol Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizunen barruan lagunarteko torneoa jokatu zuten Gipuzkoako selekzioak, Bizkaikoak eta Arabakoak Ipintzan, Bergaran. Bada, gipuzkoarrak nagusitu ziren, arabarrei 3-0 eta bizkaitarren 1-0 irabazi eta gero. Berdegunean izan ziren Ane Larrañaga bergararra eta Elene Guridi oñatiarra.