Gaur, eguena, Itzulia Nafarroa aldean dabil, Lodosan egiten dabiltzan erlojupekoan. Bihar, egubakoitza, eta etzi, zapatua, berriz, Debagoienetik pasako da lasterketa. Bihar Eibarren amaituko duten etapa Aramaiotik sartuko da Debagoienera (15:00), eta Arrasate zeharkatu ostean Bergarara jaitsiko dira, han Gorla igotzeko.