Udalak irmoki salatu gura izan ditu azkenaldian Bergaran agertu diren "pintaketa arrazistak". "Gure herrian ez daukate sarbiderik herritarron bizikidetzaren kontrakoak diren eta kolektiboak gutxiesten dituzten mezuak. Iraingarriak iruditzen zaizkigu erabat", adierazi dute ohar bidez. Duela egun bi EH Bilduk sare sozialetan salatu zituen pintaketok.