2017ko Errenta aitorpena egiteko epea zabalik dago dagoeneko eta ekainaren 30ean amaituko da kanpaina. Bergarako Udalak herritarrak animatu nahi ditu aitorpena euskaraz egitera: "Errenta aitorpena euskaraz; euskarari bide berriak ireki eta administrazioa euskalduntzeko".